
Patxi Buldain Iruñean jaio zen 1927an. Hogehita bat urterekin Frantziara ihes egin zuen erbestean, soldaduskari uko egin ostean. Urte haietan hain famatua den frantzes buhameria bizi zuen eta Alber Camus, Jean Paul Sartre eta Picasso bezalako artistekin batera erakusketaren bat edo beste egiteko aukera ere izan zuen.
1969an bere jaioterrira itzuli zen, eta orduan bertan ezezagun bat zen bitartean europa mailako galeria handienetan bere obrak zintzilikatzeak ohorea suposatzen zuen. Geroztik, Huarten bizi izan da. Patxi Buldainek margolari eta eskultore isolatutzat du bere burua.
1990. urte hasieran Buldainek bere tailerra kokatu zuen, Huarten bertan, "monasterio del manzano" izenez ezaguna den eraikin batean. Artista honek, arlo ezberdinak landu ditu: margolaritza, eskulturgintza, grabatua eta obra grafikoak.
2003an Huarte-Buldain Fundazioa sortu zen. Fundazio honek Patxi Buldainen lanak eta irudi artistikoa ezagutarazteaz gain, kultura bultzatzea du helburu, arte garaikidean indarra jarriaz.
Horrez gain, jarduera ezberdinak antolatzen dituzte, helduei nahiz haurrei zuzendurikoak.
Hain zuzen ere, aste honetan ireki den erakusketan Patxi Buldainen ikasle izaniko sei artisten lanak daude ikusgai. Honen bidez beren irakasle izaniko artista handi honi nolabaiteko omenaldia egin nahi izan diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario