lunes, 12 de enero de 2009

210.urtean irekiko da suhiltzaileen parke berria



Orainarte eta hurrengo urterarte ere iruñerriko suhiltzaileen parkea zezen plazaren ondoan kokatuta dagoen horrek hurrengo urtean suhiltzaile parke izateari utziko dio San Ferminen inguruko museo batean bihurtzeko. Parke berria Trinitarioko eremu batean kokatuko da eta bertan lan egingo dute egun dauden 42 suhiltzaileek.
Parke berri hau eraikitzeak ekarriko duen kostua 1,87milioi eurokoa izango da. Hala ere, suhiltzaileen parkea izateaz gainera, izotz eta elurteetarako gatz biltegia eta desinfektazio parkea ere kokatuko dira bertan.

Palestinar herriarenganako elkartasuna adierazteko manifestaldia


3.000 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Iruñeako kaleetan egon zen manifestaldian. Israeleko herriari boikot egitearen alde azaldu ziren, palestinar herriaenganako elkartasuna adieraziz. Askapena antolakundeak konbokatutako deialdia izan zen Palestina askatu! Israeli Boikot lelopean. Ordu bete iraun zuen manifestaldiak, arratsaldeko 17:00tan Iruñeako autobus geltoki zaharrean hasiera eman ziotelarik. Amaieran, Gaztelu Enparantzan, komunikatua irakurri zuten, eta bereziki Gaza egun hauetan bizitzen ari den bonbardaketa eta erasoak salatu zituzten. Horrez gain behin eta berriz azpimarratu zuten Israel estatu demokratiko bat izatetik asko aldentzen dela eta jokabide horrekin jarraitzen duen bitartean Euskal Herriko erakunde, enpresa nahiz instituzioek Israelekin inongo harremanik ez mantentzeko deialdia egin zuten.

sábado, 10 de enero de 2009

Konpainia zentroaren kurtsoak berriro bueltan



Iruñeako herriko etxeak 320 leku eskeintzen ditu emazte, gizon eta haurrentzat, antolatu dituen 16 kurso informatiboetan parte hartzeko.
Konsistorioak antolatu ditu esan dugun bezala, informatika eta teknologia berriei buruzko 16 kurso, Konpainia zentroan, 2009.urteko urtarrila eta apirilaren hilabeteen artean.
Kurso hauek, emazte eta haurrek antolatu dituzte eta bertan, ordenagailuei, interneten, testuen prozeduren, argazki moldaketei...buruzko informazioa adierazia izango da.

Osotasunean, 320 plaza eskeriniak dira, eta inskripzioak urtarrilaren 12 tik 15era egingo diren, 010 informazio munizipalaren telefonoan.

Kurso hauek, doanik eskeiniak dira eta 6 eta 20 orduko iraupena izango dute. Eskeiniak izango dira, Konpainia kalean,29, dagoen zentro munizipalean. Kurtso bakoitzea, 12 leku eskeiniak dira.

Informazio gehiago eskuratzeko, telefono bat sortua izan da: 010-a.
Inskripzioak egiteko goizeko 8. atsaldeko 7-ak arte egin behar dira.

martes, 6 de enero de 2009

...NAFARROAKO ORKESTA SINFONIKOA...


Kaixo blogzaleok:

Musika klasikoaren zaleak zarete?ba emen daukazute disfrutatzeko aukera, izan ere urtarrilak 15, 16 eta 17 an Nafarroako orkesta sinfonikoak Baluarte kongresuen jauregian eta auditorioan kontzertuak emango dituzte.

Sarrerak Baluarte jauregian bertan eros daitezke, eta zonaldeetan banatuta sarreren prezioa aldatzen joaten da.
Lehengo zonan erosi nahi baduzu, 35 euro kostatuko zaizu, 2.zonan ere 35 eta 3.zonan 25 euro. Abonatuak direnak, euren txartelak eraman behar dituzte sarreran merkealdia lortzeko.
Pablo Sarasateren orkesta ohia dugu NAfarroako orkesta sinfonikoa eta musika klasikoa jotzen dute, baita jazza ere, zuzendaria Martin Haselböck da eta arratsaldeko 20:00 tan hasiko dira.

Besterik gabe, animatu zaitezte eta gozatu benetako musikaz!!!

BADOAZ GABONA, BADATOZ AZTERKETAK!


kaixo lagunok:

Gaurkoan, ikasle guztientzat egun alai eta aldi berean tristea da, alde batetik, errege eguna, familiartean igaroteko egun da, baina bestalde bihar berriz ere unibertsitatera itzultzeko eguna da, hemendik bi astera azterketen hasiera da...

Laister, liburutegietan eskoletan baino ordu gehiago pasatzen hasiko gara, gure nerbioek loak artzea eragotziko dute, hozgailura inoiz baino bidaia gehiago egingo ditugu, eta hau guztia azterketetan gaudelako, zihurrenik gainera, gehienok espero ez dugun nota jasotzeko.

Baina ala eta guztiz ere, animatu egin behar dugu geure burua, azterketak etorri eta joan egiten baita, gabonak eta udako oporrak bezalaxe, ez ordea hainbeste esfortzu pasa eta gero lortuko dugun lizentziatura titulua.

Horregatik eta ikasleak garelako, animoak bidaltzen dizkizuegu guztiei blog honen bitartez, zorterik hoberena izan dezazutela!!!

lunes, 5 de enero de 2009

Woody Allen Iruñean


Woody Allen zinemagile ezaguna Iruñean izan da asteburu honetan. Urte berria Balear irletan ospatu ondoren abioia hartu eta Iruñeara etorri zen eta La Perla Hotelean hartu zuen ostatu. Zinemagile izateaz gain klarinete-jolea ere bada eta The Eddy Davis New Orleans Jazz Band taldea penintsulatik kontzertu gira ematen ari da eta bertan parte hartzen du Woody Allen-ek, izan ere, zinemagile ospetsua izateaz gaitera klarinete jole handia ere bada. Asko izan ziren artistarekin argazkiak atera zituztenak eta kaletik ikustean harrituta geratu zirenak ere. Bere emazte eta bi alabekin etorri zen eta Puente La Reinako jatetxe batean bazkaldu ondoren mundu osoan San Ferminengatik ezaguna den Estafeta kalea bixitatu zuten.
Ondoren Baluartera zuzendu ziren, bertan izan baitzen kontzertua. Jende ugarik izan zuen emanaldiaz gozatzeko aukera eta berriz ere Woody Allen-ek bere talentua eta jazz-arengatiko bizitzea erakutsi zuen.

domingo, 4 de enero de 2009

GABONETAKO EGITARAUA!!!


Kaixo lagunok:

Gaurko honetan gabonak amaitzen ari zaizkigun arren, egun hauetan Iruñeako udalak antolatutako hainbat ekitaldiri aipamena egin behar zaie. Chantrean ospatzen dira 2008ko gabon hauetako ekitaldi ugariak, abenduan 23an hasiak eta bihar, urtarrilak 5ean amaituko dena.

Hainbat kultur emanaldiz osatutakoak izan dira Iruñean gabon hauek, koroak, zine emanaldiak...eta jende ugariren gerturatzea ikusita urrengo urtean ere iniziatiba honekin jarraitzea erabaki dute antolatzaileek.
Honakoak izan dira egondako emanaldi ezberdinak:

PROGRAMA:
ABENDUAK 23:
17:30 h.: Kaskalleta kalena zinea.
ABENDUAK 25:
13:00 h.: Kaskalleta kalean herri bazkaria.
ABENDUAK 27:
20:00 h.: Kaskalleta kalean, Arturo Campiónen korua:
ABENDUAK 28:
13:00 h.: Ezcaba plazan Barrikada eta Rosendoren kontzertuak.
URTARRILAK 2:
20:00 h.: San José parrokian, San Jose koruaren kontzertua.
URTARRILAK 5:
00:00 h.: zenzerrada.

Hau guztia esan eta gero, oraindik azken zenzerrada ikusteko aukera dagoela aipatu behar da, agertu ikustera, oso entretenigarria izango baita!!!
Besterik gabe, bagon zoriontsuak izan.