domingo, 2 de noviembre de 2008

NAFARROAKO EUSKAL KANTU TXAPELKETA


Jada abian da Nafarroako Euskal Kantuzaleen elkarteak antolaturiko txapelketa. Lehenengo kanporaketa, azaroaren 8an izango da, Altsasuko Iortia aretoan. Bigarren kanporaketa, azaroaren 15ean Elizondoko Lur aretoan izango da eta azkenik finala, azaroarean 22an ospatuko da Burlatako Kultur Etxean.
Urtero ospatzen den txapelketa hau jendetsua izan ohi da oso. Euskal Kantuzaleen elkarteak euaskal kantagintza zabaltzeko helburuarekin hainbat eximen egin ohi ditu, topaketak, elkarretaratzeak, kontzertuak, eta tartean txapelketa hau.
15 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, euren izenean eskoizturiko grabaketak salgai dituztenak izan ezik. Bakarka, binaka edo taldean (3 partaidetik 10 arte) aurkeztu ahal daiteke. Era Berrian, Era Zaharrean eta Sormena kategorietan banatuta. Gehienez ere partaide bakoitzak bi kanta baino ezingo ditu aurkeztu.
Doinua, hitzak, ahotsa, trebetasuna, interpretazioa, kantuaren ekarpena eta nobedadea baloratuko du epaimahaiak. Kategoria eta modalitate bakoitzeko lehenengo bientzat izango dira sariak. Sari bereziak ere egongo dira, hala nola sormena, partaide berriari etab.
Txapelketa honen helburu nagusia kantuarekin gozatzea da, kantatzeko zaletasuna piztea eta kantari berria ezagutaraztea. Hau dena burutzeko dirulaguntza jaso ohi du elkarteak, Nafarroako Gobernuaren eskutik, baita Nafarroako Rural Kutxa eta saioak egiten diren udaletatik.

No hay comentarios: