lunes, 29 de diciembre de 2008

Berriozarko auzoak mila urte bete ditu


Ostirala jai eguna izan zen Berriozarko biztanleentzat. San Esteban, auzoko patroiaren eguna ospatzeaz gaitera. Auzo honek mila urte bete ditu bere sorreratik honera, historikoki idatzita dauden dokumentuen arabera.
Goizeko 12:00tan Iruñeako Alde Zaharreko San Esteban elizan meza bat ospatu zen egunari hasiera emateko. Ondoren, etxezainen dantza tradizionala dantzatu zuten Txori Zuri dantza taldeko dantzariek. Emanaldi honen ondoren, Itxaurdi auzo-elkarteko argazki lehiaketako sariak banatu zituzten. Javier Ignacio Moreno, Javier Oronda, Pedro Garcia eta Incolaza Oronda izan ziren lehiaketa honetako sarituak.
Goizeko ospakizunak Iñaki Villanuevaren monolitoaren inaugurazioarekin bukatu ziren, monolito hau, ezagutzen diren lehen erreferentzia idatzien arabera Berriozarko auzoak mila urte bete dituenaren adierazgarri moduan jarri nahi izan dute. Ekitaldei guzti hauek Hulargi eta Txori Zuri dantza taldeen eta Bizakargain fanfarrearen emanaldiekin tartekatu eta alaitu zituzten.
Arratsaldean, Mendialdea eskolan “Berriozar màs de mil años” dokumentala egon zen ikusgai. Egunari amaiera emateko, Berriozarko musika taldeak bere emanaldia eskaini zuen.

ARGAZKI GINTZA!!!


kaixo blogzaleok:

Gaurko onetan, lehiaketa sortu berri batez hitz egin behar dizuegu, lehenengo aldiz Nafarroa ezagutzeko aukera ematen duen argazki lehiaketa bat sortu da Iruñean, antolatzaileak kultur antolatzaileak dira, Iruñeako udalak duen gazte etxearen esposizio gelan ospatuko da, abenduak 26tik urtarrillak 11arte iraungo duen lehiaktea hau.

Bertan edonork har dezake parte, kamera eskuan artuta, nafarroako toki ederrenak iruditan hartu eta aurkeztu behar dira, txoko miresgarrienak hartuko dira kontutan edota erreflexu majiko bat ematen ahalegindu den argazki zoragarriak.
Hainbat eta hainbat sari egongo dira eta parte hartzea noski doakoa da, 26a pasa den arren oraindik garaiz zaudete parte hartzeko, izan ere antolakuntzak argazki guztiak urtarrilak 11n jasoko ditu eta sariak urrengo egunean banatu.
Beraz navarra.es web orrira e-mail bat idatzi eta emen ezazue izen, oso ideia zoragarria baita zuen gaitasun ezkutu hori azalerazteko.

Ez ezauzue aukera galdu, ANIMATU!!!

sábado, 27 de diciembre de 2008

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!!!


kaixo blogzaleok:

Gaurkoan abenduak 27 dugu, egun hotza, elurtsua eta familiartean igarotzeko modukoa.
Horregatik eta gabonetan gaudelako, eguberri zoriontsuak opa dizkizuegu.
Kaleetan barrena eguberri argiak, afiak eta bazkariak gureen artean dira ugariak, eta egun berezi hauetan nostalgia ere nagusi izaten da.
Milaka gurari, promesa...egiten dira beti gabon denboraldian;jinasiora joatea, erretzen uztea, dietan jartzea edota familia zaintzea, barkamena eskatzea...

Garukoan beraz, eguberri zoriontsua igarotzea espero dizuegu, urte berri oparoa etortzea eta zoriontasuna nagusitzea, gure eskakizun guztiak beteaz.
Horrela ba, zoriontasun guztiz GABON ZORIONTSUA IGARO DEZAZUELA!!!

miércoles, 24 de diciembre de 2008

"Normaltasunetik aldentzen diren argazkiak gustatzen zaizkit"


Iruñeako Udalak 2010rako udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa bat antolatu du eta Koldo Larumbe Fernandino izan da azaroko argazkiaren irabazlea.
43 urteko iruindar honek diseinuzko enpresa batean lan egiten badu ere, argazkigintza da bere zaletasun handienetako bat aspaldidanik
Hainbat argazki aurkeztu zituen azaroan: Tahonarreko mendilerrotik hartutako bat, iluntze bat non Iruñea eta ilargi betea isladatzen diren, Argaren pasieran dagoen egurrezko zubi batena beste bat eta azkenik irabazle suertatu den argazkia, Yamaguchi-ko liburutegian ateratakoa.
Koldoren hitzetan, forma geometrikoen argazkiak egitea asko gustatzen zaio. Irabazle izan den argazki honi “Excèntrica” izena jarri zion, argazki hori argazkia hartzen den angeluaren edo ikuspuntuaren arabera harreta deitu dezakeelako edo oharkabean pasa litekeelako.

"Normaltasunetik aldentzen diren argazkiak gustatzen zaizkit", hori da Koldok bere argazkietan isaldatu nahi izaten duena, eguneroko gauzetan oinarrituz argazki originalak eta ezberdinak egitea.
Argazkilari hau pozik dago eginiko lanarekin eta aurrerantzean ere lehiaketarako argazkiak ateratzen jarraituko duela dio. Iruñeako historia biltzen duen liburu bat eta 100 euro irabazi baditu ere oarindik 12 finalisten artean egonda irabaziz gero 1000 euro bereganatzeko aukera du.

martes, 23 de diciembre de 2008

Olentzero kaleetara aterako da



Aurreko albistean adierazi genuen bezala, abenduaren 19an Olentzero debekatua izan zen Iruñeako hainbat auzoetan. Hain zuzen ere, Txantrea, Donibane eta Arrosadiako auzoetan.
Nahiz eta debeku hau ez den aldatu, auzoek adierazi dute Olentzero kaleetara aterako dela.
Azken denboraldietan kontzentrazioak egin ditu, adibidez argazkian ikusten duguna bezala Iruñeako herriko etxearen aurrean. Hain zuzen ere, konzentrazio hau antolatua izan da Iruñeako auzoen Kordinadore Kulturalarengandik. Hauek aurre egin diote Barcinak eta UPN-ek hartutako erabakiari.

Nabarreria.com egunkari digitalean, elgarrizketa bat ikusten da elkartearen bozeramaileri elgarrizketa bat egina zaio eta bertan arazoaren muina adierazia da. Bere hitzen arabera, ulertzen dugu, herriko etxeak esan zuela, olentzeroren pampiñak eslogan berezi batzu zeukatela, baina elgarrizketatuak azpimarratzen du Txantreako auzoan adibidez ez dagoela pampiñik, Olentzero gizon bat delako.
Azkenean, elgarrizketatuaren hitzei esker, esaten digu auzoek hartuko dutela erabakia, baina Olentzero kaleetan egongo dela biharko egunean.

domingo, 21 de diciembre de 2008

Olentzero debekatua izan da Iruñeako hainbat auzoetan


Iruñeako herriko etxeak hainbat auzoek ospatzen duten olentzeroren ekitaldia debekatu dute. Gizartearen Protekzioaren arloak baimena ezeztatu du Donibane, Arrosaldia eta Txantreako auzoei, hain zuzen ere olentzeroren antolatzaileei .
Konsistorioak esan duenez, ezeztapen honen arrazoia da, euren ustez ekintza hauek aldarrikapen ekintzak izango direla.
Euren erabakia oinarritu dute polizia munizipalak aurreko urtearen kabalkadan hartutako argazki batzuetan. Kabalkada hauetan, hainbat pertsona ikusten ziren aldarrikapen pankartekin, politikaren arloarekin zerikusia zutenak.
Gainera, Konsistorioak gogorarazten du, aldarrikapenezko ekintzak, manifestaldiak edo elgarretaratzeak egiteko baimena, Nafarroako Gobernuari eskatu behar zaiela eta ez haiei.

Debeku honen aurrean, hainbat auzo ez dira isilean egongo eta hain zuzen ere Iruñeako auzoen Kordinadoreak, hain zuzen ere Arrosadia, Alde Zaharra, Txantrea, Rotxapea, Sanduzelai, Iturrama...-ko auzoena, bihar 12:00 etan Zabaldin prentsa aurreko bat emango du, euren kexa aurkezteko.


jueves, 18 de diciembre de 2008

Nafarroako Kazetari Elkarteak euren defentsa aurrera daramate

Nafarroako Kazetari Elkarteak bat egiten du komunikazioaren profesionalekin. Nafarroako Fiskalia Probinzialak kartzelara eraman nahi die azken hauei 5 hilabetez. ekintza honen arrazoia da, komunikazioaren profesional hauek parte hartu zutela manifestaldi batean, non ANV Iruñeako herriko etxean sartu ziren, hain zuzen ere, aurreko ekainaren 17an.

Nafarrokoako Kazetari Elkarte hau, Nafarroako Gobernuaren delegatuarekin elkartu dira, Elma Saiz, eta Iruñeako herriko etxearen Sekuritatearen konzegalarekin, Ana Elizalde euren egoera argitzeko. Bilera honetan, kazetariek euren kexuak aurkeztu zituzten, jasotako denuntziaren aurrean.
Euren postura defendatzen dute, esanez euren lana egiten ari zirela ekintzak gertatu zirenean. Aitortzen dute, ez zirela inoiz ekintza hauen parte hartzaileak izan, bakarrik hor zeuden gertatzen zenaren berri emateko.

Halaber, kasu berdintsu bat azaldu zen urrian. Hau da, Maria Marzo kazetariak jaso zuen 600€ multa bat, polizia bati desobeditzeko. Hain zuzen ere, kazetariak, inposatutako muga bat pasatu zuen, bomba bat esplotatu zelarik, Iruñeako Unibertsitate pribatuan.

GaBONetako ZOriOn TxArTeLa


Kaixo blogzaleok:

Gaurkoan berriz ere gabonen hurbiltasunak zerikusia izango du, gabonetan zoriontzeko txartelak egitea ohitura izan ohi da euskal kulturan eta hori aprobetxatuz erakustaldi eta lehiaketa bat antolatu du Iruñeako udaleko kultura sailak.

Lehiaketa hau abenduaren 19an hasiko da eta urtarrilak 5ean amaituko da, gabonekin batera hain zuzen ere.
Partehartzea guztiz librea da, edonork har dezake parte, hori bai lehenago izen ematera pasa behar da Civivox Jus La rocha-ra. Bertan ospatuko baita lehiaketa eta esposizioa.
Hau guztia esan ondoren, esan beharra dago materialak norberak bere etxetik eraman behar ditu, goraizeak, kola...bertan utziko dira.
Beraz ez zalantzan jarri, aukera paregabea da arratsalde edera batzuk pasatzeko eta diru pixka bat irabazteko lehiaketan txapendun izanda noski. Anima zaitezte!!!

miércoles, 17 de diciembre de 2008

...NoL A MoztU uRdAiazPiKOa?...


KAIXO blogzaleok:
Gaurkoan, gabonak gero eta gertuago daudela ohartzen gara, bazkari eta afari handiak egiten dira eta hauek etxean egitea sortatzen denean bati dago zer jarri pentsatua. Askotan enpresek oparitutako "aginaldoak" aprobetxatzen dira, eta zer esanik ez bertan ekartzen diren urdai azpikoak... Baina beti izan da arazo urdaiazpikoa nola demontre moztu behar den mahaira itxuraz ateratzeko. Horregatik Iruñeako udalak urdaiazpikoa nola moztu azaltzeko konferentzia bat antolatu du Civivox Navarrerian(garai batean Nabarreriako gune soziokulturala zena).

Konferentzia Abenduak 19an emango da, arratsaldeko zazpiak eta erdietan, eta sarrera guztiz doakoa da, noski sar daitekeen jende guztia sartu arte.
Antonio Teruel izango da irakasle eta kontatzailea, beraz gozatu eta ikasi, datozen gabon hauetan urdaiazpikoak itxuraz mahaira ateratzeko!!!

martes, 16 de diciembre de 2008

Iturramako Civivox balnearioak bihar zabaldauko du hurrengo urterako abonuen eskeintza



Iruñeako Udalak bihar emango dio hasiera Iturramako civivox-eko balnearioak eskaintzen dituen 800 abonuak eskuratzeko epeari.
Honetan interesatuak daudenek, zentruan bertan aurkeztu beharko dute euren eskaera, bihartik, abenduaren 17tik, aurrera. Zentrua irekita egon ohi da, astelehenetik larunbatera bitartean, goizeko 9:00tik eguerdiko 14:00tara eta arratsaldeko 17:00tatik gaueko 21:00tara. Igandeetan soilik goizeko 9:00tatik eguerdiko 13:30tara egoten da irekita. Urte osorako abonuak nahiz hilabete bakarrekoak daude aukeran.
Balneario honek, bi sauna eta hidromasajeentzako pistina bat du, eta igeriketarako eta bestelako aktibitateetarako bigarren pistina bat ere badu.
Zentru honetako sarrera edozein hiritarrentzako librea edo irekia da, ez da beharrezkoa txartel berezirik edukitzea. Hala ere, beharrezkoa da abonatua egotea edo eguneko sarrera ordaintzea bertako zerbitzuez gozatzeko.

sábado, 13 de diciembre de 2008

Ibaialde institutuak 25 urte bete ditu



Burlatako Ibaialde institutuak 25.urteurrena ospatu berri du eta bertako irakasle batzuen artean 25 urte hauetan bizitako momenturik onenak bildu dituzte bideolan batean.
1983.urtean ireki zen zentru hau, hasiera batean bi ikastetxe ezberdin ziren bata BUPeko ikasketak burutzeko eta bestea Lanbide-Heziketarako. Guztira, 1.300 ikaslerekin hasi zuen bere ibilbidea, gehiengo handi bat Burlatakoa bazen ere, Villava, Huarte, Esteribar, Ezcabarte, Ultzama, Anue eta Lizoaingo ikasleak ere baziren. 1996.urtean Logse hezkuntza planaren ezarpenarekin batera bi eraikinak gestio bakar batean elkartzea erabaki zuen Nafarroako Hezkuntza Sailak.Egun, 900 ikasletik gora eta 122 irakasle ditu. Eta Bigarren Hezkuntza, Batxilegoa, eta Lanbide-Heziketako ikasketak eskaintzen ditu.

jueves, 11 de diciembre de 2008

San Cristobalgo gotorlekua berritu behar dute


Na Bai-k udalean aurkeztutako San Cristobalgo gotorlekua berritzearen mozioa onartu da. Iruñeako Ezkaba mendian dago kokatuta eta historia handiko gotorleku honen berritze lanek 500.000 euroko kostua izango dute.
Besteak beste, aspaldidanik deslaituta dauden zulo eta paretak garbitu, denborarekin egin diren gehigarriak bota eta segurtasunezko barandak jartzeaz arduratuko da Tragsa enpresa.
Eraikin hau XX.mende bukaeran eraikia izan zen gotorleku bezala, hala ere sekulan ez zuen funtzio hori izan. 1934an frankismoarekin batera kartzela bihurtu zen, preso asko hil ziren bertan, bai baldintza txarretan egotearekin hartutako gaixotasunengatik eta baita fusilatu zituztelako ere. 1991an ejerzitoak alde egin eta hutsik gelditu zen. Geroztik ondasun kulturaltzat hartu izan da. Horregaitik, onartu berri den mozio honen helburua, segurtasuna bermatzea da eta batez ere gotorlekua egoera onean iraunaraztea. Izan ere, asko dira gotorleku honek bizi izan zuen historia eta gertakizunengatik erakarrita gerturatu eta egun gerturatzen direnak.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Burlatak ongi etorria eman du “Oteizari Biraka” ekitaldiari


Orreaga Fundazioak “Otehizari Birakada” espektakulua sortu du, homenaje moduko bat eginez
ezagutua den artistari.
Jorge Oteiza Oriotarra 1908.urtean jaio eta Zarautzen hil zen 1980.urtean. 1957-an
Bienal de Sao Paolo saria jaso zuelarik, erabaki zuen Euskal Herrira bueltatzea eta bertan aldaketa estetikoan bultzatu zen.

Ekitaldi hau dantza, antzerki eta musikaz osatua izango da. Espektakulu hau sortu da, Ttantaka antzerki konpañia eta Kukai dantza konpañiaren elkarlanari esker. Azken hauek, “1937, por las sendas del recuerdo”, espektakulua sortu zuten elgarrekin. “Otehizari Biraka” ekitaldia, sortzen da, 100 urte betetzen direlarik artistaren heriotzatik. Nahiz eta, Oteiza inoiz ahaztu, bere ikuspegi batzuk eragin handia izan zuten, hau guztia espektakuluaren mamia osatzen du.

Mireia Gabilondo espektakuluaren produkzioaz okupatu da, eta ekitaldiari ahotsa eman dio. Halaber, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedak musikaz okupatu dira. Horretarako beste musika mota bat bilatu dute, euren helburu garrantzitsua ikuslea bidaiaraztea zen.

...NaFaRRoaKo OrkEsTa SiNfoNiKoA...


kaixo lagunok:

Gaurko honetan kultural musikaleren munduan sartuko gara, izan ere, Nafarroako Orkesta Sinfonikoaren kontzertu baten berri eman nahi dizuegu.

Bihar, abenduak 11n, joko dute Baluarten, kongresu eta auditorien jauregian hain zuzen ere. Sarrerak bertan erosi ahal izango dira eta guneen arabera prezio ezberdinak izango dituzte:

-1 eta 2 guneetan 30euroko sarrera
- 3. gunekoak 25euro
- Abonatuek bertan galdetu beharko dute

Hau guztia esan ondoren, aipatu beharra dago Pablo Sarasateren orkesta ohia dela orkesta sinfoniko hau, bertan, zuzendaria Francois-Xavier Roth eta solista Svetlin Roussev izango dira.
Emanaldia 20:00tan hasten da, beraz izan zaitezte musikazale klasiko eta joan ikustera, zoragarria izan baitaiteke esperientzia hau!!!

martes, 9 de diciembre de 2008

...KAPOEIRA...


kaixo blogzaleok!!!

Zubi luze hau igaro ondoren, laister gabonak datoz, bazkari eta afari ugariak, kilo soberarekin batera...Horregatik gaurkoan Iruñeako udaletxeko Gazte etxeak antolatutako Kapoeira kurtsoaz hitz egitera gatoz. Kurtso hau, urtarrilaren 7an hasiko da eta otsailak 25erarte iraungo du, izen emateko epea noski lehenago izango da, hain zuzen ere, azaroaren 28tik urtarrilaren2 bitarte.

Izen ematea, gazte etxean bertan emango da, eta onako ordutegiak daukate:
-Astelehenetik ostiralera: 09:00tik 14:00ra eta 17:00tatik 22:00tara.
- Larunbatetan: 10:00tatik 14:00tara eta 17:00tatik 21:00tara.
- Igandetan: 10:00tatik 14:00tara

Kurtsoa burutzearen prezioak ere adinaren arabera banatuko dira; 14-18bitartekoek 25euro ordaindu beharko dituzte eta 19-30 bitartekoek 30,80euro. Ez da kurtsoaren dirua itzuliko burutzea erabakitzen ez bada ere.
Astelehen eta asteazkenentan 20:00tatik 22:00tara ospatuko da eta haserako edo astapeneko nibela izango du.
Beraz, kilotxoak botatzeko edota kultura ezberdinetan murgiltzeko aukera paregabea da, ez zalantzan jarri eta animatu zaitez!!!

viernes, 5 de diciembre de 2008

Eguzki Irratia berriro bueltan


Iruñeako betiko irratia bueltan dago. Eguzki irratia berriro martxan jarri da Nabarreriaren kalean zeukan lokalean. Nahiz eta hainbat ezaugarri hobetu behar diren oraindik, abenduaren 13-an eguerditan, programa berezi baten bidez Eguzki Etxearen ber-inaugurazioa estrenatuko dute.

Gainera, beti egin den bezala, irratiaren urteak ospatzeko aurten Arrano Elkarteak afari bat antolatu dute, 21:30 orduetan. Denak gonbidatzen dituzte joatea, esan dutenez, txartelak salduak izango dira Aldapa kalean dagoen Herrikoan. Afaria platu ezberdinetan osatua dagoe eta bere prezioa 16 €-koa da.

Duela lau urte, lokalaren berrikuntza bat egiten ari ziren, eta bitartean Aldapa kalean aurkitutako lokal batetik egiten zen emisioa.

Irrati berri honek, itxura berri bat aurkezten du. Hau da, orain, ordenatuagoa, ekipatuagoa eta irrati profesionalago baten itxura dauka. Honek aurrera pausu bat erakusten du irrati libreen bidean.


Irratia entzun nahi dutenentzat, hau da programatu beharreko kanala: 104.5 FM



jueves, 4 de diciembre de 2008

Haur Eskolak Euskaraz plataformak euskararen diskriminazioa salatu du


Haur Eskolak Euskaraz plataformak haur hezkuntzako eskoletan euskarak bizi duen diskriminazio egoera salatu du. Honen aurrean plataforma honek, proposamen bat plazaratu du, 0-3 urte bitarteko eskoletan euskaraz ikasteko nahikoa eskaintza egon daitezen.
Lehendik ere entitate honek, txosten bat eman zuen argitara, bertan argi erakutsiaz Iruñeako 0-3 urte bitarteko eskoletan euskarak jasaten zuen bazterketa.
Baina inolako aldaketarik eman ez dela ikusirik eta egoeraren “larritasunaz” jabetuta, plataforma honek proposamen berri bat aurkeztu dio Iruñeako Udalari.
Haur Eskolak Euskaraz-eko kideen esanetan, soilik Iruñeako haur eskolak hartu dituzte kontutan baita epe gutxira eraikiko direnak ere, beraz, euren proposamena burutzeko erraztasunak handiak dira, ez baita beharrezkoa izando eskola berri bat eraikitzea.
Oraindik ez dute Udalaren aldetik erantzunik jaso, baina euren helburuak bete daitezenaren esperantza dute.

.....DefentSa PerTsoNaleRako KurTsoA.....


Kaixo blogzaleok:

Gaur egungo gizartean, emakume askoren beldur generalizatu bat dago; bortxaketak, genero biolentzia...beldur hauek azken aldian gertatu diren eraso izugarriengaitik sortuak dira eta atazo honi aurre egiteko,Iruñeako gazte etxeak, hainbat ekitaldi aurkeztu ditu, horien artean defentsa pertsonalerako kurtsua.
Kurtso hau 2009ko urtarrilak 10ean hasiko da eta apirilak 25 arte iraungo du martxan. Iruñeako udaletxeak duen gazte etxean ospatuko dira saioak; astelehenetik ostiralera 09:00 tik 14:00 tara eta 17:00tik 22:00tara.
Larunbatetan
10:00 tik14:00 tara eta 17:00 tatik 21:00 tara.
Igandetan 10:ootatik 14:00tara.

Izen emateko epea azaroak 28an hasi zen eta urtarrilak 2rarte aukera izango duzue. Kurtsoaren tasak honakoak dira; 14-18urte bitartekoek 25euro, 19-30urte bitartekoek 30,80euro. Ez da matrikularen dirua itzuliko kurtsoa ez burutzea erabakintzen bada ere.
Gazteei zuzendutako ekitaldi bat da, matrikulatzea larunbatetan 11:00tatik 13:00tara izango da eta DNIa aurkeztu behar da. Ez galdu aukera hau!!!

martes, 2 de diciembre de 2008

Xabier Lete, gaur Planetarioan


Gaur, Planetarioan, Xabier Lete bere olerki liburua aurkeztu du "Egunsentiaren esku izoztuak" izenburupean. liburua atera du Pamiela editoliararekin, eta honek gaurko ekitaldia antolatu du Euskara Kultur Elkargoarekin batera.
Ekitaldia 19:30-etan hasi da, eta bertan poetak bere olerkiak kantatuak izango dira. Horretarako, Joxan Goikoetxearen musikaz disfrutatu dute. Halaber, Bernardo Atxagaren presentzia ere agertu da, beste hainbat pertsonaiekin batera. Gainera, Mikel Laboaren izena gogoan izan dute.

Xabier Lete ezaguna da batez ere, Ez Dok Amairu-n parte hartu zuelako, beste kantari batzuekin batera eta "Bigarren Poema liburua" argitaratu zuelako 1974.urtean. modu berean, bere lanen artean aurkitzen ahal dugu estilo pertsonal bat: "Urrats desbideratuak" (1981) , "Zentzu antzaldatuen poermategia" edo "Biziaren ikurrak" (1992). Gaur beraz, 16 urte beranduago "Egunsentiaren esku izoztuak" liburua aurkeztu du.

GABONETAKO POSTRE LEHIAKETA


kaixo blogzaleok!!!

Gaurko honetan, gabonetan ospatuko den XI. gabonetako postre lehiaketaz hitz egingo dizuegu. Iruñeako Kultura sailak antolatutako ekitaldia da, eta abenduak 19an ospatuko da. Postre bat egitea da helburua, lehengaiak eta errezeta libreak dira, eta edonork parte hartu dezake, noski, profesionala edota ostalaritzako ikasle ez den edonork.

Epaimahaian kultur kontseilaria eta munduko hainbat ostalari profesional egongo dira, sariak banatzerakoan gabonetako saskiak izango dira nagusi, baita diplomak ere errezeta honenari, zapore honenari, jaki tradizionalenari...

Izen emateko epea azaroak 17an hasi zen, eta abenduak 17arte iraungo du, eta lehiaketa arratsaldeko 3retan hasiko da, ondoren 7etan sari banaketa egingo delarik. Honako tokietan eman dezakezu izen, guztiz doan noski:

Civivox Ensanche (PAMPLONA/IRUÑA)
Civivox Iturrama (PAMPLONA/IRUÑA)
Civivox Jus la Rocha (antiguo Centro Sociocultural Jus la Rocha) (PAMPLONA/IRUÑA)
Civivox Mendillorri (PAMPLONA/IRUÑA)
Civivox Navarrería (antiguo Centro Sociocultural Navarrería) (PAMPLONA/IRUÑA)
Civivox San Jorge (PAMPLONA/IRUÑA)

Lehiaketa Civivox Jus La Rochan ospatuko da beraz ez aukera galdu eta erakuts ezazu zer nolako sukaldaria zaren!!!

lunes, 1 de diciembre de 2008

Iruindarrak euren patroiaren eguna ospatu zuten larunbatean


Ehundaka iruindarrek San Saturnino, Iruñeako patroiaren eguna ospatu zuten.
Egun hotza izan zen sei gradutik beherako tenperaturarekin eta noiz-behinka euri izpiak erortzen ziren arren, iruindarrek euren patroiaren irudia erakustarazi zuten Alde Zaharretik itzulia emanez.
10:30ak iristeko minutu gutxi falta zirela oraindik arduradunek ez zekiten prozesioa burutu ahalko zen euria zela eta, baina azkenean eguraldi lagun suertatu zitzaien eta arazorik gabe eman zioten hasiera ospakizunari.
Lehendabizi, udaleko langileak elkarrekin San Saturninoko elizara abiatu ziren klarinete, tinbal eta mazukarien melodiakin batera.
Artzapezpikuak eta Katedraleko Kabildoak Iruñeako alkatesari eta gainontzeko udalkideei ongietorria egin ondoren, prozesioa hasi zen. Herritarrek Alde Zaharreko kaleetan eta balkoietan zeuden noiz etorriko itxaroten, txistu hotsek eta dantzariek prozesioaren etorrera adierazten zuten. Horrela prozesioa egin zen Alde Zaharreko kaleetan barna. Ondoren meza jendetsua ospatu zen, non Iruñeako gazteen orfeoiak parte hartu zuen.
Meza bukatutakoan Erraldoiak eta Duguna dantza taldeeko dantzariek euren emanaldia eskaini zuten.

domingo, 30 de noviembre de 2008

"Duguna" dantza-taldeak 60 urte bete ditu


Larunbatean, “Duguna” dantza-taldeak 60 urte bete zuen, San Saturnino egunaren ospakizunarekin batera.
Duguna folklore dantza taldeak, 1988.urtean sortu zen. Euren helburu garrantzitsuena da Euskal Herriko folklore eta ohiturak ikertzea, ondotik zabaltzeko. Horretarako, bi talde ditu: dantza taldea eta fanfarrea.
Elkartea 120 kidez osatua dago: dantzariak, dantzari ohiak edo musikariak.
Omenaldi honetan, hainbat ekitaldi egin zituzten, baina antolatzaileen arabera egun sinplea izango zen, berezitasunik gabe. Talderentzat garrantzitsuena dena da lanean jarraitzea, beste espektakuluak sortuz.
Dantza-taldearen 60º ateraldia da San Saturninoko ibilaldian. Egunean bertan, bazkaria egin zen, gaurko dantzariekin, baina baita ere beste denboraldien dantzariekin.
Gaur, Gallarre antzokian “Axeri Boda” emandia emango du Argia dantza Taldeak, Duguna taldearen dantzari batzuekin batera.

jueves, 27 de noviembre de 2008

Huarte auzoak Patxi Buldain artista omendu du



Patxi Buldain Iruñean jaio zen 1927an. Hogehita bat urterekin Frantziara ihes egin zuen erbestean, soldaduskari uko egin ostean. Urte haietan hain famatua den frantzes buhameria bizi zuen eta Alber Camus, Jean Paul Sartre eta Picasso bezalako artistekin batera erakusketaren bat edo beste egiteko aukera ere izan zuen.
1969an bere jaioterrira itzuli zen, eta orduan bertan ezezagun bat zen bitartean europa mailako galeria handienetan bere obrak zintzilikatzeak ohorea suposatzen zuen. Geroztik, Huarten bizi izan da. Patxi Buldainek margolari eta eskultore isolatutzat du bere burua.
1990. urte hasieran Buldainek bere tailerra kokatu zuen, Huarten bertan, "monasterio del manzano" izenez ezaguna den eraikin batean. Artista honek, arlo ezberdinak landu ditu: margolaritza, eskulturgintza, grabatua eta obra grafikoak.


2003an Huarte-Buldain Fundazioa sortu zen. Fundazio honek Patxi Buldainen lanak eta irudi artistikoa ezagutarazteaz gain, kultura bultzatzea du helburu, arte garaikidean indarra jarriaz.
Horrez gain, jarduera ezberdinak antolatzen dituzte, helduei nahiz haurrei zuzendurikoak.
Hain zuzen ere, aste honetan ireki den erakusketan Patxi Buldainen ikasle izaniko sei artisten lanak daude ikusgai. Honen bidez beren irakasle izaniko artista handi honi nolabaiteko omenaldia egin nahi izan diote.


...PINTXOEN ASTEA...


kaixo lagunok:


Gurko egunean, krisiari hainbeste buelta eman ondoren, jakien garestitzea, gosea, langabezia...guztiak albiste txarrak dira.

Horregatik Osasun elakrteak antolatutako PINTXO ASTEAZ hitz egingo dizuegu. Aste honetan ospatzen ari da dastaketa hau, Azaroak 22an hasi eta Azaroak 30arte iraungo duen aste honetan.

Hainbat tabernak artuko dute parte, Iruñea osotik bantuta pintxo goxo, berritu eta apartez gozatzeko aukera eskaintzen dute oso prezio onetan. Osasuna Fundazioak antolatutako ekitaldi bat da: http://www.fundaciónosasuna.com/ da web orria(informazio gehiago gura baduzue).


Honako tabernetan aurki dezakezue aukera:


Bar cafetería Okapi (PAMPLONA/IRUÑA)

Bar El Burgalés (PAMPLONA/IRUÑA)

Bar La Granja (PAMPLONA/IRUÑA)

Bar Restaurante Chez Evaristo (PAMPLONA/IRUÑA)

Bar Restaurante El Redín (PAMPLONA/IRUÑA)

Bar Restaurante Hemingway (PAMPLONA/IRUÑA)

Bar Restaurante Iturkoa (BERRIOZAR)

Bar Restaurante La Hacienda (MUTILVA ALTA/MUTILOAGOITI (ARANGUREN))

Bar Restaurante Larraisko (ANSOAIN)

Bar Restaurante Otano (PAMPLONA/IRUÑA)

Cafetería Emakume (ANSOAIN)

Cafetería Restaurante Letyana (PAMPLONA/IRUÑA)

Cervecería Memoriam Sport (ANSOAIN)

Restaurante Cafetería Koppo (PAMPLONA/IRUÑA)

Restaurante Caserío del Baztan (TAJONAR/TAXOARE (ARANGUREN))

Restaurante Dom Lluis (PAMPLONA/IRUÑA)

Restaurante Koishta (PAMPLONA/IRUÑA)

Restaurante Mesón El Pirineo (PAMPLONA/IRUÑA)


Aukera ederra da, eguneroko arazoez ahaztu, lagunekin elkartu eta pote bat hartuz, gozatu Iruñeako pintxoez!!!

miércoles, 26 de noviembre de 2008

AJEDREZ LEHIAKETA


kaixo blogzaleok:

Gaurko honetan, Iruñean ospatuko den ajedrez txapelketaz hitz egingo dizuegu, hain zuzen ere azaroak 22tik abernduak29rarte ospatuko dena.

Lehiaketa hau, Nafarroako ajedrez federazioak eta OBERENA kirol elkarteak antolatu du, bertan ajedrezean jokatzeko aukera ematen da, lehiaketan pixkanaka pixkanaka irabazleak eta kanporaketak egongo dira.

Izena eman nahi bada, web orriaren bidez http://www.chesspamplona.com, 948-229620 telefonora deituta edota Nafarroako ajedrez federaziora azaldu eta izena emanda. Data, azaroaren 6an hasi zen eta abenduaren 20an amaitzen da.
Izen ematerakoan kontuan izan behar da sarrerak 40 euro balio dituela, 18urtetik berakoak ordea 20eurotan parte hartu ahalko dute.

Informazio gehiago nahi baduzue, sartu goian jarritako web orrian eta e-mail batez erantzungo dizuete.

Besterik gabe, animatu zaitezte, kirol indartsua eta mentala denez, entretenigarria eta pertsonalki aberatsa izan baitaiteke!!!ANIMATU!!!




viernes, 21 de noviembre de 2008

Berriozarko Udalak urteko kirolari nabarmenduenak sarituko ditu


Berriozarko Udalak bertako kirolari nabarmenduenei omenaldia egin nahi izan die, eta horregaitik gaur arratsaldeko 20:00tan, auzoko musika eskolan, esker ona jasoko dute: lau kirolarik, bi taldek, ekimen batek eta pertsona batek bere ibilbideagatik.
Aurreko urteetan omenaldi hauek Berriozarko jaietan egin ohi ziren, jaiei hasiera ematen zien txupinazoaren aurretik.
Udaleko kirol batzordeak hala erabakita, Cristòbal Galera atleta izan da aukeratua banakako gizonezko kirolari hoberena bezala. Besteak beste, 5.000 metrotako Nafarroko txapelketako irabazlea da.
Emakumezkoen artean banakako kirolari hoberenak izateagatik sartituak izango dira, Marta eta Elba Unzuè ahizpak, zeinak F.C. Barcelona futbol taldean jokatzen duten eta Marina Sevilla ajedezista, Nafarroko hainbat txapelketetan saritua izan dena.
Urteko talderik hoberena San Cristòbal futbol taldea izan da. Bestetik, Berriozar Kirol Elkartea eta Berriozarko BTT sarituko dituzte, lehena, herri-kirol taldea bultzatzeagatik eta bigarrena, azken zazpi urte hauetan antolatu duten Bizikletaren Eguna-gatik.
Azkenik, Pedro Irigoyen Cruchaga izango da omendua bere kirol ibilbideagatik, izan ere, 26 urte eman ditu auzo honetan lanean futbolaren eta futbitoaren garapenaren alde.
Sarien banaketan Berriozako udal talde ezberdinetako zinegotziek parte hartuko dute, baita Osasuna futbol taldeko kirolari batzuk ere.

miércoles, 19 de noviembre de 2008

Gora Iruñeak elkarteak deia egiten du Iruñeko egunean parte hartzeko



Datorren 29-an, San Saturnino egunarekin batera, Ireñeko eguna ospatuko da Nafarroako hiriburuan.
Gora Iruñea taldea osatzen dituzten kolektiboek deia egiten dute denei egunean parte hartzeko. Aldarrikatu nahi dutena da hiriaren eguna ospatzea, auzoeen errebindikazioak azpimarratzea, eta biztanleriaren mugimenduak islatzea.
Elkarteak adierazi dutenez, euren helburua da biztanleria guztia parte hartzea ekitalde guztietan. Zuzenean denak integratzea, elgarrekin jolastuz, dantzatuz eta kantatuz.
Aurreko urtean entregatu zen Gora Iruñea saria, honek kolektibo batzuen lana azpimarratzen du, hain zuzen ere, jaia animatu eta parte hartzeko gehiengo batentzat borrokatzen duen lana. Aurreko sariaren irabazleak izan ziren auzo ezberdinetan antolatutako Olentzeroen antolatzaileak. Beraz aurten ere, saria emango dute entretenimendua hirian, San Ferminak aurrera eramatea… lortu duten pertsonei .

Programa:
07,30 Aurora Coro Muthiko Alaiak.
09,00 Dianas.
10,00 Gosaria, auzo ezberdinen musikarekin alaiturik.
11,00 Txaranga Irrintzi, Fanfarres, Grupo danzas Muthiko, Ortzadar e Iruña
Taldea por Casco Viejo.
12,00 Nabarreria y San Francisco auzoen bilera.
Iruñako Kantujira Mercaderes-en.
12,30 Muthiko Alaiak aktuazioa Plaza San Jose-en.
13,00 Gora Iruñea 2008 sariaren entregatzea eta Larrain dantza popularra Gazteluko Plazan.
13,30 Kalejira Triki-poteo Frontón Jito Alai arte.
14,30 Bazkari popularra Jito Alai karpan (Ticketa 18€ auzo ezberdinetan).
17,00 Kontzertua Gualitxorekin, Vendetta eta talde sorpresa
Carpa Jito Alai-en.
19,00 Zezenen lasterketa en Estafetan.
21,00 Suazko zezena eta Txaranga Egohak Estafetan.
21,30 Kalejira Elektrotxarangarekin Añde Zaharretik.
22,00 Jaiak segitzen du Alegria Iruñakoa, Muthiko Alaiak eta Bullicion.

AINTZINAKO


kaxo lagunok!!!

Gaurko honetan AINTZINAKO genealogia eta hemengo historiaren elkarteak antolatutako kurtso bati buruz hitz egin behar dizuegu.
Kurtso honetan, familiaren genealogia eta historia ikasteko hastapenak erakutsiko dira Azaroak 21 eta 22an CIVIVOX Iturraman (Iruñean).
Arratsaldeko 4etatik 8etara iraungo du kurtsoak eta sarrera doakoa eta librea da.

Elkarte honek hainbat inbestigazio, hastapen eta kurtso ematen ditu, bere web orria honakoa da www.aintzinako.org/lg/pgm edozein informazio bilateko sar zaitezkete.

Zuek zarete zuen familien partaide, jakin nahi baduzue nondik zatozten, nongo arbasoak dituzuen eta ze esanhai dituzte zuen abizenek, familiaren historiak.... oso ekitaldi interesgarria da.
Asteburu oso batez ikusi eta ikasi ahal izango duzue zuen arbasoen bizimoduaz! ez galdu aukera hau, benetan paregabea izan baitaiteke!!!

lunes, 17 de noviembre de 2008

Iruñeak ongi etorria ematen du trukaketa azokari



Azken urte hauetan antolatzen duten bezala, aurten azaroaren 17-tik 21-era, Ekologistak Martxan taldeak trukaketa azoka aurkeztuko du Iruñean. Bertan, berezorek euren produktuak trukatzen ahalko dituzte beste bat jasoz.
Hainbat produktu aurkitzen ahalko ditugu: cd-ak, jantziak, elektronikako aparatuak… Tasadoreak egongo dira, hauek produktuek prezioak definituko dituzte, nolabaiteko oreka sortzeko.
Azkenik, saldu ez diren objetuak TRAPEROS DE EMAUS-era eramangoak izango dira.
Antolatzaileek adierazi dutenez, euren helburu nagusia da jendeei erakustea beste kontsumitzeko manera bat badagola. Hau da, norberak erabiltzen ez duena, beste batek erabil dezakeela eta aurkakoa.

Ekolgista Martxa taldearen lokala San Agustin kalean aurkituta dago, eta bere ateak irekita egongo dira 19:00tik 21:00 ordura.

IAN FLEMING-en HOMEALDIA


kaixo blogzaleok!

gaurko honetan zinea gustuko baduzue, eta Ian Fleming artistaren jarraitzaile izan bazarete, aukera paregabea eskaintzen dizuegu; Artistaren ehungarren urtemuga ospatzeko zinemaldi ziklo bat antolatu du Iruñeako udaleko kultura sailak.

Hainbat zine ekitaldi egongo dira, eta guztiak CIVIVOX Iturrama(iruñean) ospatuko dira. Azaroan 7an hasi ziren ekitaldiak eta 28an bukatuko dira. Sarrera doakoa da, eta gonbidatuak bazarete, txartela lehiatilan jaso beharko da ordubete lehenago.
Ostiraleroko ekitaldiak dira, guztiak arratsaldeko 7:30etan hasiko dira eta interesatuko zaizkizuen hala ez ikusteko, hemen dauzkazue izenak:


PROGRAMA:
AZAROAK 7 : Dr. No
AZAROAK 14 : La espía que me amó.
AZAROAK 21 : Goldeneye.
AZAROAK 28 : Casino Royale.

Gustatuko zaizkizuelakoan, animatu zaitezte, kanpoko giro hotza saiesteko eta arrats paregabe bat pasatzeko aukera ona baita!!!

domingo, 16 de noviembre de 2008

Antonio Breschi eta Consuelo Nereak euren emanaldia eskaini zuten Burlatako Kultur etxean


Ostiralean, Nafarroako Egunaren ospakizunean, hainbat ekitaldi antolatu zituen Orreaga Fundazioak. Horien artean Burlatako Kultur etxean Antonio Breschi eta Consuelo Nereak emaniko kontzertua. Mundu mailan artista esanguratsu diren hauek, Gabin Dabirè eta Mario Serraglio musikarien laguntza izan zuten.
Bikote Italiar hau, zeresan handia ematen ari dira. Antonio Breschi-k intrumentu asko jotzen ditu, horien artean, pianoa, tronpeta eta dulcimerra. Jatorriz italiarra bada ere, Iralandar sentitzen den musikaria dugu hau, batez ere musikari dagokionean, izan ere, tradiziozko musika lantzen du, irlandarra, flamenkoa, mediterraneokoa, euskalduna…
Consuelo Nerea-k, bibolina eta bodhrana jotzen ditu eta musikaria izateaz gain marrazkilaria ere bada.
Atzetik karrera luzea duen bikotea da hau, artista euskaldunekin ere lan egindakoak dira, Benito Lertxundi musikaria eta Jose Angel Irigary poetarekin esaterako.
Bi artista hauez gozatzeko aukera izan zuten beraz ostiralean emanaldi honetara hurbildu zirenek. Eta batez ere europear musika kulturalaren nahasketaz eta musika tradizionalari eman zaiokeen modernitateaz ohartzeko aukera izan zuten.

Txantrea auzoko 21 kaleetako izenak aldatzen hasi dira


Astearte goizean hasi ziren Txantreako kaleetako izenak zehazten dituen plaken aldaketekin. Osotara, Iruñeako Udaleko langileek 80 plaka aldatu beharko dituzte, Nafarroako Administrazio Auzitegiak hala aginduta. Izan ere, izendapen hauek frankistatzat jo ditu, frankismoari lotutako pertsonen omenez jarri baitziren 1954. urtean.
Abenduaren 1erako plaka guztiak bere lekuan egongo dira eta egun horretatik aurrera izendapen berriak indarrean jarrito direla adierazi du Iruñeako Udalak. Kaleetako izendapen berriak, Iruñeako arroko udalerri eta lekuen izenen biartez egingo dira.
Ahalegin handiak egin izan dira aspaldidanik kale izen hauek aldatzeko. Eta azkenik, otsailean, Jose Martin Abaurreak, Batasunako Iruñeako Udaleko zinegotzi ohiak aurkeztutako helegitea onartu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiak.
Iruñeako Udalak bestalde adierazi du, plaka hauen aldaketa lanek 50.000 eurotako kostua izango dutela eta bide batez, hiriko beste seinale eta izendegien 110 plaka aldatuko dituztela, hauetariko geghienak Mendillorri auzokoak.

miércoles, 12 de noviembre de 2008

Baluartek ongi etorria emango du Nafarroako Orkestra Sinfonikoari


Baluarte jauregiak ongi etorria emango die, Nafarroako Sinfoniari.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 1879.urtean sortua izan zen Pablo Sarasaterengandik. 1997.urtetik zuzendaria aldatu zenetik, orkestrak izugarraizko aldaketak jasan ditu, euren helburu nagusia zuzentasun artistikoa da.
2007 eta 2008.urteetan zehar 13 hirietatik pasako dira euren kontzertuak eskeintzeko, eta bihar Iruindarrek soinu ezberdinaz gozatzeko aukera izango dute.

Talde honek, kontzertua bi zatietan banatuko du, lehena bihar eta bigarrena ostiralean. Kontzertua Ernest Martínez Izquierdo-k artistak bideratuko du. Hainbat obra interpretatuak izango dira, hauen artean: Concierto para piano y orquesta nº 5, op. 73, en Mi bemol Mayor “Emperador”, y Misa en Do Mayor, op. 86, biak Bethoven-enak.
Francois Heisser pianista solistak parte hartuko du, beste batzuekin batera: Iruñerriko orfeonak, María Espada (sopranoa), Iris Vermillion (mezzo) solistak, Werner Güra (tenor) eta José A. López (barítono)…

martes, 11 de noviembre de 2008

I. NazIoArtEkO FuTboL TxApElkEta


Kaixo Blogzaleok:

Futbola gustuko duzue?hemen daukazue aukera gozatzeko. Etza gustuko ez baduzue ere ikasteko.
Osasuna Fundazioak antolatutako lehiaketa da hau. Lehenengo aldiz ospatuko da azaroak 8tik 22ra bitarte Osasuna kirol taldealren instalazioetan, Tajonar-en(Arangurenen) alegia.

Informazioa bildu nahi baduzue Osasuna Fundaziora deitu edo joan behar da, C/ SADAR s/n, PLANTA BAJA 31006 - PAMPLONA/IRUÑA, edo telefono honetara deitu 948-293040. Fundazio honen helburua kirol ekintzak bultzatzea da eta, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtean zehar.

IKustera joateko, iada final laurdenetan daudenez, oso interesgarria suertatu daiteke. Hau da sailkapen eta ordutegia:
FINAL LAURDENAK 08/11/08:

16:00 h.: Bolivia Centro Argentino Navarro (2zelaia)
17:00 h.: Cruzeiro F.C. Milan Athletic Club (3zelaia)
18:00 h.: Arriba Fuerza Perú C. D. Amistad (1zelaia)
19:00 h.: S. Deportiva Hackers C.D. La Biurdana (2zelaia)

SEMIFINALAK 15/11/08:
16:30 h.: (2zelaia)
18:15 h.: (3zelaia)

FINALA 22/11/08:
17:00 h.: (2zelaia)


Anima zaitezte, eta gozatu futbolaz, doan da eta interesgarria izan daiteke.

lunes, 10 de noviembre de 2008

...JaMEs sTeWaRt-i HoMeNaLdiA, zInE PrOiEkZiOeKiN...


Kaixo lagunok:


Gaurko honetan, zineasta txikientzat eta zinezaleentzat emanaldi batetaz hitz egingo dizuet. Zine proiekzioei buruzko zikloa hasi da Iruñean, CIVICANen, Caja Navarrak, Iruñean duen kultur etxeko auditorioan haiz zuzen ere.

James Stewart-eri homenaldia egiteko helburuarekin antolatu da azaroak4tik abenduak 16arte iraungo duen ziklo hau.

Interesa duen edonork har dezake parte, izen emateko edota sarrerak erosteko tokiak honakoak dira:

Centro Cultural y de Ocio de Caja Navarra

Civican (PAMPLONA/IRUÑA)

Inbitazioak jasotzeko: hemanaldia hasi baino ordubete lehenago


Sarrera doako da noski, eta hemanaldi guztiak arratsaldeko 5:30etan hasten dira. Edonork ikusteko baldintzatuak daude proiekzioak, eta honako ekitaldi batzuk ikus ahal izango dira.


PRESENTATZEN DU: Iñaki Arrubla.

PROGRAMA:

Azaroak 4: Winchester 73.

Azaroak 18: Tierras lejanas.

Azaroak 25 El hombre de Laramie.

Abenduak 9: Dos cabalgan juntos.

Abenduak 16: El hombre que mato a Liberty Valance.


Besterik gabe, ikustera joan nahi duena anima zaitez eta parte hartu nahi duenarentzat aukera pergabea dela esan behar dugu, esperientzia handia eta garrantzitsua izateaz gain, ikasteko ere baliagarria baita.

domingo, 9 de noviembre de 2008

“Mendeko Borroka” eleberria aurkeztuko du Fertsu Izquierdo idazleak Txantreako Auzotegi Elkartean


Fertxu Izquierdok bere azken lana aurkeztu zuen ostiral arratsaldean Txantreako Auzotegi Elkartean. Joan den urtean, bere lehen poesia liburuaren plazaraketarekin eleberri bat idazteko beka eskuratu zuen eta horren fruitua da Mendeko Borroka (Assalto a Roma) eleberria.
Lanaren aurkezpena bere auzoan aurkeztuko badu ere, eleberria Erroman idatzi du, izan ere, kontatzen duen istorioa, 70eko hamarkadan kokatzen da, Erroman hain zuzen ere. Faxismoaren kontrako borroka, maitasun istorioekin eta umorearekin uztartzen ditu.
Garai hartako Erroma kaotiko hartan hainbat pertsonaia itrudikatzen ditu, besteak beste, Erromara film bat grabatzeko asmoarekin joan diren bi pertsonai, momentuko zailtasunekin eta egoerarekin topatuko direnak.

2009ko Nafarroa Oinezek euskara Europan zehar zabaldu nahi du


Aurtengo lekukoa Jaso Ikastolak hartu du, baina jada jakina da hurrengo urteko Nafarroa Oinez Amdra Mari Ikastolak antolatuko duela.
Ikastola hau Etxarri Aranazen kokatua dago, baina bertako umeak ez ezik, Sakanako hamalau herritako ikasleak biltzen ditu. Dagoeneko lanean hasi dira eta leloa ere aukeratu dute jada: “Txikiak Handi”. Honen lelopean hizkuntza txikien handitasuna aldarrikatzeko helburua dute. Hizkuntza gutxituen aldarria egin nahi dute, euskararena nagusiki, baina baita beste hainbat hizkuntzena ere.
Bestalde, badute bigarren mailako erronka berri bat, euskara kanpora ateratzea, Europan euskara zabaltzea, ikastolak beste hizkuntz gutxiagotuekin elkar lana eginez guztiei bultzada bat eman eta indartzea.
Hurrengo Nafarroa Onezen logotipoa, ipurtargi bat izango da. Ipurtargiaren irudiarekin euskararekiko duten helburua nolabait irudikatu nahi dute. Izan ere, ipurtargiaren txikitasuna euskararen eta hizkuntz gutxituen txikitasunarekin parekatzen dute. Baina ipurtargiak berezko argi bat izan ohi duen bezala, euskarak eta orokorrean hizkuntza gutxitu guztiek badute euren argia oraindik pizturik. Hain zuzen ere, hori da 2009ko Nafarroa Onezen helburua, argi hori pizturik mantentzea.

jueves, 6 de noviembre de 2008

Iruñeako udalak laguntzak eskeiniko ditu, euskara ikasi nahi dutenentzat


Iruñeako udaletxeak laguntza ekonomikoa eskeiniko du euskera ikasi nahi duten pertsonei. 1986.urtetik laguntza hauek ematen dituzte, eta aurten horretarako 5000 euro emango ditu eskaintza hauek burutzeko. Halaber, kursoak aparte, barnategiak antolatuak dira euskera intentsiboki erakasteko. Konsistorioaren bozeramaileak azaldu duenez, ikasle bakoitzarentzat 492 euro emanak izango dira
kurtsoek lau aste iraungo dute gutxienez, hala ere, iraupen gutxieneko kurtsoak antolatuak izaten ahal dira, lau aste pasa baldin badira bien artean.

Barnategi hauetan inskribatzeko, azaroaren 12-a baino lehen egin behar da.
inskripzioak Iruñeako udalan egiten ahal dira (Mercado 7-9 kalea, Descalzos 72, San Saturnino 2, Monasterio de Irache 2, Ejército karrikan 2-5ª planta eta en Zapatería, 40).
halaber, larunbatetan Konsistorioaren etxean ikasleak inskribatzen ahalko dira, 12:00-tik 14:00 ordutara.

AeRoBiK mArAtOiA


Kaixo blogzaleok:


Kirola gustatzen bazaizue, trebeak bazarete eta pertehartzaileak, gaurko honetan Aerobik maratoiaz informatuko dizuegu.


Aurten ere hemen da urteroko aerobik eguna, Abenduak 19an ospatuko da, CIVIVOX Jus La Rocha kultur gunean(iruñea). Arratsalde osoz aerobik egiten egotean datza maratoiak, eta iada hasi da izen emateko epea: urriak 13tik abenduak 19arte.

Sarrera doainekoa da, eta arratsaldeko 5tetan hasiko da.


Iruñeako udaletxeko kultur sailak antolatutako jardunaldia da eta izen emateko guneak honako hauek dira:


Civivox Ensanche (PAMPLONA/IRUÑA)

Civivox Iturrama (PAMPLONA/IRUÑA)

Civivox Jus la Rocha (antiguo Centro Sociocultural Jus la Rocha) (PAMPLONA/IRUÑA)

Civivox Mendillorri (PAMPLONA/IRUÑA)

Civivox Navarrería (antiguo Centro Sociocultural Navarrería) (PAMPLONA/IRUÑA)

Civivox San Jorge (PAMPLONA/IRUÑA)


Ez aukera galdu, kirola egiteko aukera paregabea da, doakoa eta entretenigarria aldi berean. Hori bai, ohartarazi behar dizuegu, aldez aurretik bakarrik eman daitekeela izena, bestela ezin izango da parte hartu.

Aukera ona da, beraz, ANIMATU!!!

miércoles, 5 de noviembre de 2008

Arrazutza FrIgItuAk lehIAkEtA baTeAn


kaixo lagunok:

Gaurkoan gastronomia dugu gaitzat, hain zuzen ere, sukaldarientzat lehiaketa bat proposatzen dizuegu.
Azaroak 12an "arrautza frijituen lehiaketa" ospatuko da Iruñeako gazte etxean, sukaldaritza gelan, hain zuzen ere. Gaztetxeak antolatua da, eta baldintza, 3minutuan arrautza bat frijitzea da, baina kategoria ezberdinak egongo dira: -esku batekin eginiko arrautza onena
- bi eskuekin eginiko arrautza onena
- arrautza originalena
- aurkezpen onena
Kategoria bat baina gahiagotan aurkeztu daiteke eta saria 75 euro eta produktu ekologikoen saski bat izango dira.
Izen emateko azaroak 3tik 11ra bitarte izango da epea, gazte etxean bertan edota casajuventud@casajuventud.com e-mailera idatzita.
Lehiaketaren ordua arratsaldeko 7ak dira eta 14 urtetik 30urte bitarteko edonork parte har dezake, beraz ikusi baduzue, eta sukaldari galantak bazarete, diru sorta bat irabazteko aukera paregabea duzue hau.

ZORTE ON!!!

martes, 4 de noviembre de 2008

Ardoaren kultura Iruñeatik gertuago...



Iruñeako udaletxeak ateak ireki dizkio ardoaren kulturari.
Hainbat exposaketa, konferentziak eta bisitak antolatuak izan dira, ardoa eta bodegen mundua ezagutzeko. Nafarroako Civivox-ek ongi etorria emango du 'El vino en las cuatro estaciones' deitutako aro berri bati. Bertan, ardoa eta osasunari buruzko eztabaidak edo 'Entre copas' deitutako filmaren eszenak topatzen ahalko dira.
Azaroaren 4tik 19ra Nabarreriaren centro zibikoa irekia egongo da 'El mundo del vino' exposaketa aurkezteko.
Ekitaldeen artean, ostegunean zazpiak eta erditan Nabarreriaren civivox-ean Jonathan Nossiter-en 'Mondo vino' dokumentala erakutsia izango da. Honek islatzen du Frantziar eta Italiar enpresa handien konfrontamendua mahasti txikiekin. Aste honetan ere, Bodegas y Viñedos Quaderna Vía-en bisitak antolatuak izan dira, bertan bizitzen den lana hurbiletik ezagutzeko.

domingo, 2 de noviembre de 2008

NAFARROAKO EUSKAL KANTU TXAPELKETA


Jada abian da Nafarroako Euskal Kantuzaleen elkarteak antolaturiko txapelketa. Lehenengo kanporaketa, azaroaren 8an izango da, Altsasuko Iortia aretoan. Bigarren kanporaketa, azaroaren 15ean Elizondoko Lur aretoan izango da eta azkenik finala, azaroarean 22an ospatuko da Burlatako Kultur Etxean.
Urtero ospatzen den txapelketa hau jendetsua izan ohi da oso. Euskal Kantuzaleen elkarteak euaskal kantagintza zabaltzeko helburuarekin hainbat eximen egin ohi ditu, topaketak, elkarretaratzeak, kontzertuak, eta tartean txapelketa hau.
15 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, euren izenean eskoizturiko grabaketak salgai dituztenak izan ezik. Bakarka, binaka edo taldean (3 partaidetik 10 arte) aurkeztu ahal daiteke. Era Berrian, Era Zaharrean eta Sormena kategorietan banatuta. Gehienez ere partaide bakoitzak bi kanta baino ezingo ditu aurkeztu.
Doinua, hitzak, ahotsa, trebetasuna, interpretazioa, kantuaren ekarpena eta nobedadea baloratuko du epaimahaiak. Kategoria eta modalitate bakoitzeko lehenengo bientzat izango dira sariak. Sari bereziak ere egongo dira, hala nola sormena, partaide berriari etab.
Txapelketa honen helburu nagusia kantuarekin gozatzea da, kantatzeko zaletasuna piztea eta kantari berria ezagutaraztea. Hau dena burutzeko dirulaguntza jaso ohi du elkarteak, Nafarroako Gobernuaren eskutik, baita Nafarroako Rural Kutxa eta saioak egiten diren udaletatik.

miércoles, 29 de octubre de 2008

Artea, Teknologia eta Zientziari buruzko konferentziak Iruñean


Kaixo lagunak!

Gaurko honetan, kazetari txiki, langile edo interesatu guztientzat konferentzi batez hitz egingo dizuegu.

Iruñeako planetarioan, lehengo maiatzak 20tik azaroak 17arte darabilte bertako antolatzaileek konferentzia ezberdinak ematen. Azken aldian artea, tekonologiak eta zientziak jendearen interesa piztu duenez interesgarria zelakoan antolatu zituzten konferentzia hauek.
Sarrera doakoa da, emanaldi guztiak arratsaldeko 7:30etan hasten dira eta oraingoz arrakasta izugarria izaten ari dira.

Azken konferentzia azaroak 17an denez, bertan THE GREAT PRETENDER izeneko hitzaldia egongo dela azaltzen dizuegu.
Ez ahaztu edonoren eskurako antolatuak daudela, eta aukera paregabea dela gaur egungo gizarteari buruzko hainbat gauza ikasteko.

Nafarroako energia iturri berriztagarriek, fisika nobel sari baten atentzioa deitzen dute


Shledon Lee Glashow, 1979.urteko fisikaren nobel saria, Iruñako energia iturri berriztagarrien sedeari interesatu da (eradaraz CENER deitutakoa). Fisikalari estatubatuarra, Harvard unibertsitatearen fisika erakaslea izan zen urte askoz. Steven Weinberg eta Abdus Salam-ekin batera “elektrodebil”-aren teoría asmatu zuten. Asmakuntza honi esker, jadanik aipatua izan den bezala, 1979.urtearen nobel saria irabazi zuen.
CENER zentroak bisitatu zituen atzo beste hainbat pertonekin batera: Belén Goñi, Nafarroako berrikuntzen agentziaren zuzendaria, Pablo Ayesa, CENER estudioen zuzendaria… Nobel saria interesa handia erakutsi zuen zentroan egiten diren estudioetan, batez ere, zelula fotobaltaiken azterketan eta bio-erregaiak aurkezten ari diren garapenean. CENER-ek azken hauei zuzenduriko eremu bat sortzea erabaki du.

martes, 28 de octubre de 2008

HaSi Da MArTxA nORdiKoa


Kaixo blogzaleok:


Negu giroa hasi den bezala, hotza etorri da, udazkeneko hostoak erortzen doaz eta armairuetatik zamarra lodiak ateratzen hasiak gara iada. Honekin batera ere, neguko kirol ekintzak ere hasiak dira Iruñean. Irailean hasi zen urtero antolatzan den Iruñeako martxa nordikoa, Arga ibaian barna ibiltzeko aukera ematen duena hain zuzen ere.

Kirolzaletasuna eta mendigoizaletasuna sustatzeko ekimen hau, pasaden irailak 27an hasi zen eta azaroak 24arte iraungo du.

Izen emateak astelehen eta larunbatetan goizeko 11-12:30k bitarte izango dira, Iruñeako hiritarren atentzio zerbitzuko telefonora deituta (010 ). Sarrera guztiz doainekoa da eta honako guneak izango dira hasera tokiak:


- Civivox Jos La Rocha: Irailak 27, 29 eta azaroak 3,8 an.

- Civivox San Jorge: Urriak 6, 11 eta 13an, eta azaroak 10 eta 15an.

- Civivox Navarrería: Urriak 18 eta20, eta azaroak 17 eta 22an.

- Civivox Mendillorri: Urriak 25 eta 27, eta azaroak 24an.


Hau da guztia, beraz mendizaleak edo ibiltzea gustoko duen edonork, aurkezteko aukera du, bertan monitore bat egongo da azalpenak emanaz. Aukera paregabea da beraz udako kilotxoak bota eta lagunartean une paregabeak pasatzeko. Ez galdu!!!

lunes, 27 de octubre de 2008

Eskoziar doinuak denon gozamenerako



Alasdair Fraser eta Natalie Haas bikote arrakastatsuaren emanaldia izango da asteazkenean Barañaingo auditorioan.
Alasdair Fraser eskoziarrarari txikitatik datorkio biolina jotzeko zaletasuna, izan ere 8 urte zituela hasi zen biolina jotzen. Fisikan lizentziatu zen Edinburgoko Unibertsitatean eta petrofisiko bezala lan egin zuen 1985.urterarte, orduan erabaki baitzuen musikaz bizitzea.
Alasdair-ek izugarrizko arrakasta lortu du nazioartean, biolin doinu eskoziarreko tradizioaren maisu kontsideratzen dute askok. Emanaldirik etzaio falta, ez solista bezala, ezta taldeko partaide bezala ere. Diska ugari plazaratu ditu, esaterako, "Celtic twilight", "Celticlullabies" edo "Narada Wilderness".
2004ena Natalie Haas biolontxelojole estatubatuarrarekin elkartu zen eta "Fire and Grace" eta "Legado de Violìn Escocès" lanak plazaratu zituzten, "In The Moment" diska da azkena eta arrakasta handia izaten ari da.Asteazken honetan beraz, bi artista hauen eskutik, biolontxeloa eta biolinaren arteko hartuemanaz gozatzeko aukera izango du, barañaingo auditoriora hurbiltzen den orok. Arratsaldeko 20:30tan izango da emanaldia eta sarrerak 15€-ko balioa izango du, nahi izanez gero sarrera aurrez erosteko aukera dago www.entradas.com-en edo 902 488 488 telefono zenbakian.


domingo, 26 de octubre de 2008

Zeltiar kultura, Iruñatik gertuago...


Zeltiar kultura Iruñara hurbildu da, euren biztanleei arte hori erakasteko.
Azaroaren azken bi asteetan kultur etxeak ongi etorria emango du “ Bitxigintza eta diseinu zeltarra” ikastaroari. Cuichan deitutako erakasleak 20 orduko ikastaroak emango ditu.
Bertan zeliar kulturaren berezitasunak erakutsiak izango dira material ezberdinak erabiliz, hain zuzen ere zilarra eta kobrea. Eskola hauek kultura zeltiarraren diseinuan oinarrituak izango dira.

Klase hauetan parte hartzeko, azaroaren 14-a baino lehen izena eman behar da.

Condestable-ko Jauregia denon jakinminerako irekia


Condestableko Jauregia berreraikitzeko lanak urtebeteko atzerapenarekin eman ziren, baina azkenean irailaren 16an bere ateak ireki zituen, Sarasate biolinjole eta konpositore ospetsuaren legatuaren erakusketa batekin.
Iruñeako Alde Zaharreko gizarte-etxearen funtzioa beteko du, baina horrekin batera Iruñeak edukiko duen gune turistiko garrantzizkoenetako bat ere izango da.

Berreraikitze lan hauei esker, eraikinak duen edertasun guztia agerian geratu da. Egongela zabal eta argitsuak ditu, non hormairudiak eta eskulangintzari dagozkion hainbat artelan zaharberritu diren. Eraikinaren erdian 14 zutabez osaturiko patioa dago.
XVI.mendeko eraikin honek 5000m2-ko azalera du lau solairutan banatuta, zeinetan hiritarrei zuzenduriko arreta bulegoak, 187m2-ko ekitaldi areto bat, erakusketa aretoak, dantza aretoak, eskultura eta margolanentzako tailer bat, konferentziak emateko gela bat, balioanitzeko hainbat gela, aldagelak, haurrentzako gunea, sukaldeak etab. egongo diren.
Beraz, arkitektura zibilaren erakusgarri den eraikin honen berreraiketak, ondare historiko garrantzitsu baten berreskuratzea suposatu du Iruñerriarentzat.

jueves, 23 de octubre de 2008

"Road Show"



Mila batxilergoko ikasle inguru bildu ziren asteartean Baluarteko aretoan "Road Show" hezkuntza programan parte hartzeko. "Road Show" multiedia ikuskizun bat da, trafiko istripuei buruz sentsibilizatzeko. Protagonistak mediku bat, polizia bat eta tetraplejia duen emakume bat izan ziren. Gertaera erreal bat kontatu zuten bakoitzak norberak bizitutako istripua azalduz. Gordintasun osoz deskribatu zuen poliziak hildakoaren familiari berria eman zion momentua edo medikuak egin beharreko lan azkarra eta nola batzuk bizitzen jarraitzen duten eta beste asko salbatzea ezinezkoa zaiela. Urteak dira Espainia mailan programa hau egiten hasi zirela, eta badirudi emaitza honak ematen ari dela gazteen artean.

miércoles, 22 de octubre de 2008

XII. ArgAzKi lEhiAkeTa IrUñEaN


KAXO LAGUNOK:

Gaurkoan argazkizaleak dinerenentza berri bat dakarkigu, Nafarroako XII. argazki lehiaketa ospatuko da urriak14tik azaroak 15 bitarte Civivox Navarreria deituriko kulturgunean.
Argazkigintza gustatzen zaion edonork parte har dezake, argazkien gaia; nafarroako tokiak, historiarekin zerikusia dutenak, artistikoak, kulturalak...

Partehartzaile bakoitzak 3 argazki gehienez aurkeztu ditzake, lehenagotik premiatuak izan ez direnak, zuri beltzean aurkeztuko dira eta momentuan epaimahaiak ikusi eta baloratuko ditu.
Azaroak 28an esango da irabazlearen izena. Sariei dagokienez lehenengoak 500euro eramango ditu eta diploma bat, bigarrengoak 300euro eta diploma eta higarrenak 200euro eta diploma.

Lehiaketa gaueko bederatziak arte irekia egongo da egunero, beraz parte hartzea interesatzen bazaizue eta detaile gehiago jakin nahi badituzue, sartu www.navarra.es web orrian.

Anima zaitezte eta parte hartu!!!

lunes, 20 de octubre de 2008

Milaka lagunek parte hartu dute Iruñan antolatutako Nafarroa Oinezen


Egun euritsua esnatu arren Nafarroako hiriburuan, milaka lagunek bisitatu zituzten euskal bestaren 7 kilometroak.
Aurten Jaso ikastola izan da antolatzailea, eta atzo honek pasa zion lekukoa Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolari. Antolatzaileak ez dira ausartu bisitari kopuru zehatz bat ematen, baina oso pozik agertu dira osotasunean. Nahiz eta denboraldiak ez asko lagundu, eguna arazorik gabe igaro da. Hala ere, ezadostasun batzu agertu ziren 3 eta 4. guneen artean «Ikastola koraniko publikoen elkartearen» partetik. Hau da, 3.5 deitutako gunean aldarrikatu zuten, atzoko eguna ospatu zela ikastola pribatu baten alde.