lunes, 27 de octubre de 2008

Eskoziar doinuak denon gozamenerako



Alasdair Fraser eta Natalie Haas bikote arrakastatsuaren emanaldia izango da asteazkenean Barañaingo auditorioan.
Alasdair Fraser eskoziarrarari txikitatik datorkio biolina jotzeko zaletasuna, izan ere 8 urte zituela hasi zen biolina jotzen. Fisikan lizentziatu zen Edinburgoko Unibertsitatean eta petrofisiko bezala lan egin zuen 1985.urterarte, orduan erabaki baitzuen musikaz bizitzea.
Alasdair-ek izugarrizko arrakasta lortu du nazioartean, biolin doinu eskoziarreko tradizioaren maisu kontsideratzen dute askok. Emanaldirik etzaio falta, ez solista bezala, ezta taldeko partaide bezala ere. Diska ugari plazaratu ditu, esaterako, "Celtic twilight", "Celticlullabies" edo "Narada Wilderness".
2004ena Natalie Haas biolontxelojole estatubatuarrarekin elkartu zen eta "Fire and Grace" eta "Legado de Violìn Escocès" lanak plazaratu zituzten, "In The Moment" diska da azkena eta arrakasta handia izaten ari da.Asteazken honetan beraz, bi artista hauen eskutik, biolontxeloa eta biolinaren arteko hartuemanaz gozatzeko aukera izango du, barañaingo auditoriora hurbiltzen den orok. Arratsaldeko 20:30tan izango da emanaldia eta sarrerak 15€-ko balioa izango du, nahi izanez gero sarrera aurrez erosteko aukera dago www.entradas.com-en edo 902 488 488 telefono zenbakian.


No hay comentarios: