
kaixo lagunok:
Gaurkoan, ikasle guztientzat egun alai eta aldi berean tristea da, alde batetik, errege eguna, familiartean igaroteko egun da, baina bestalde bihar berriz ere unibertsitatera itzultzeko eguna da, hemendik bi astera azterketen hasiera da...
Laister, liburutegietan eskoletan baino ordu gehiago pasatzen hasiko gara, gure nerbioek loak artzea eragotziko dute, hozgailura inoiz baino bidaia gehiago egingo ditugu, eta hau guztia azterketetan gaudelako, zihurrenik gainera, gehienok espero ez dugun nota jasotzeko.
Baina ala eta guztiz ere, animatu egin behar dugu geure burua, azterketak etorri eta joan egiten baita, gabonak eta udako oporrak bezalaxe, ez ordea hainbeste esfortzu pasa eta gero lortuko dugun lizentziatura titulua.
Horregatik eta ikasleak garelako, animoak bidaltzen dizkizuegu guztiei blog honen bitartez, zorterik hoberena izan dezazutela!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario