lunes, 5 de enero de 2009

Woody Allen Iruñean


Woody Allen zinemagile ezaguna Iruñean izan da asteburu honetan. Urte berria Balear irletan ospatu ondoren abioia hartu eta Iruñeara etorri zen eta La Perla Hotelean hartu zuen ostatu. Zinemagile izateaz gain klarinete-jolea ere bada eta The Eddy Davis New Orleans Jazz Band taldea penintsulatik kontzertu gira ematen ari da eta bertan parte hartzen du Woody Allen-ek, izan ere, zinemagile ospetsua izateaz gaitera klarinete jole handia ere bada. Asko izan ziren artistarekin argazkiak atera zituztenak eta kaletik ikustean harrituta geratu zirenak ere. Bere emazte eta bi alabekin etorri zen eta Puente La Reinako jatetxe batean bazkaldu ondoren mundu osoan San Ferminengatik ezaguna den Estafeta kalea bixitatu zuten.
Ondoren Baluartera zuzendu ziren, bertan izan baitzen kontzertua. Jende ugarik izan zuen emanaldiaz gozatzeko aukera eta berriz ere Woody Allen-ek bere talentua eta jazz-arengatiko bizitzea erakutsi zuen.

No hay comentarios: