3.000 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Iruñeako kaleetan egon zen manifestaldian. Israeleko herriari boikot egitearen alde azaldu ziren, palestinar herriaenganako elkartasuna adieraziz. Askapena antolakundeak konbokatutako deialdia izan zen Palestina askatu! Israeli Boikot lelopean. Ordu bete iraun zuen manifestaldiak, arratsaldeko 17:00tan Iruñeako autobus geltoki zaharrean hasiera eman ziotelarik. Amaieran, Gaztelu Enparantzan, komunikatua irakurri zuten, eta bereziki Gaza egun hauetan bizitzen ari den bonbardaketa eta erasoak salatu zituzten. Horrez gain behin eta berriz azpimarratu zuten Israel estatu demokratiko bat izatetik asko aldentzen dela eta jokabide horrekin jarraitzen duen bitartean Euskal Herriko erakunde, enpresa nahiz instituzioek Israelekin inongo harremanik ez mantentzeko deialdia egin zuten.
lunes, 12 de enero de 2009
Palestinar herriarenganako elkartasuna adierazteko manifestaldia
3.000 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Iruñeako kaleetan egon zen manifestaldian. Israeleko herriari boikot egitearen alde azaldu ziren, palestinar herriaenganako elkartasuna adieraziz. Askapena antolakundeak konbokatutako deialdia izan zen Palestina askatu! Israeli Boikot lelopean. Ordu bete iraun zuen manifestaldiak, arratsaldeko 17:00tan Iruñeako autobus geltoki zaharrean hasiera eman ziotelarik. Amaieran, Gaztelu Enparantzan, komunikatua irakurri zuten, eta bereziki Gaza egun hauetan bizitzen ari den bonbardaketa eta erasoak salatu zituzten. Horrez gain behin eta berriz azpimarratu zuten Israel estatu demokratiko bat izatetik asko aldentzen dela eta jokabide horrekin jarraitzen duen bitartean Euskal Herriko erakunde, enpresa nahiz instituzioek Israelekin inongo harremanik ez mantentzeko deialdia egin zuten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario