domingo, 4 de enero de 2009

Errege Magoak desfilatuko dute Iruñean 600 pertsonen aintzinean


600 pertsona inguru Iruñean egingo den kabalgatan partehartuko dute datorren urtarrilaren 5-ean. Errege Magoen kabalgata hasiko da 19:00 orduetan Misericordiaren Etxetik eta bukatuko da Escolapios-en.


Aurten, berrikuntza gisa, hiru erregeen karrozak segidoan izango dira, animatzaile talderik gabe euren artean. Modu honetan, haurrek argiago ikusiko dituzte Melchor, Gaspar eta Baltasar erregeak.
Bigarren berrikuntza gisa, aurten kabalgata ez da pasako Zaragoza kaletik, hasieraren ondoren sartuko da Fueroen plazan , segituz Yaguas y Miranda kaletik, Conde Olvieto, Sancho el Mayor, Paseo Sarasatetik, Carlos III, Cortes de Navarra eta Amaya, esan dugun bezala Escolapios-en bukatzeko.
Kabalgata honen buruan, Pamplonesa izango da.
Pamplonesaren ondotik, zaldun talde bat aurkituko da, korneten eta tanboreen taldea eta gero lehen karroza, hain zuzen ere karteroena.

No hay comentarios: