
Errotxapeako eraikin munizipala eraikitzeko proiektua dela eta, ideia lehiaketa bat jarri du abian Iruñeako udaletxeak. Atzo arratsaldean Yolanda Barcina, Iruñeako alkatesa, auzo honetako bizilagunekin bildu zen Cardenal Ilundain-go eskolan. 50 bat lagun izan ziren jakinminez hara gerturatu zirenak.
Udaletxeko administrazio zerbitzuak auzoan bertan izateko aukera emango duela adierazi zuen Barcina-k. Tramiteak azkartu eta auzokideengatik eskurago egongo den zerbitzua bermatu nahi dute proiektu honen bidez. Lehiaketari dagozkion puntuak azaldu ez ezik azken urteetan burutu dituen proiektuak eta oraindik hasi ez direnaz ere hitz egin zien bizilagunei. Esaterako, jada eraikia dagoen igogailua edo 2009.urtean martxan jarriko den bidegorriaren proiektua, zeinak Sanduzelai eta Errotxapea auzoak lotuko dituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario