
Aurtengo Nafarroa Oinez, Iruñako lau auzotik pasako da.
Mendebaldean dagoen “ Jaso” ikastolatik abiatuta, Sanduzelai , Errotxapea eta Donibane zeharkatuak izango dira.
Aurten “Jaso” ikastolak 10.000 pertsonei ongi etorria ematea espero dute. Besta honen 28.edizioa zazpi kilometroko ibilaldiaz eta sei gunez osatua dago. Alde batetik, hirugarren gunea jazz musikari dedikatua izango da, bestalde, laugarren gunean hainbat kontzertu eta hip-hop emanaldiak topatuko ditugu.
“Jaso” ikastolak bigarren aldiz antolatzen du Nafarroa Oinez. Lehen aldia 1999.urtea izan zen, baina eguraldi txarrarengatik, ekitaldi asko oztopatuak izan ziren eta aurten eraikuntza berrietan inbertitutako diruaren berreskuratzearen esperantza daukate.
Igande honetan 1500 laguntzaileek parte hartuko dute zerbitzuetan. Halaber, atelehenean eta igandean 500 pertsonek antolaketan eta garbiketan lagunduko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario