martes, 7 de octubre de 2008

"Pirinioetako Hizkuntza: lehena eta oraina"


Iruñeak ongietorria eman zion atzo Euskaltzaindiaren XVI.Nazioarteko Biltzarrari Baluarteko Auditoriumean. Michael Metzeltin, Vienako Unibertsitateko irakasle eta erromanista suitzarrak eman zion hasiera ospakizun honi. Astelehenetik hasita ostiral bitarte honetan, Pirinioetako hizkuntzei eta kulturari buruzko iraganari eta orainari buruz arituko dira.
Hitzaldiak, musika emanaldiak eta bestelako ekitaldi ugari ospatuko dira eta tartean, euskaltzain izandako Henrike Knörr omenduko dute. Aingeru Epaltza, Bernardo Atxaga ega Joseba Intxausti bezalako ospeko idazleek parte hartuko dute. Emanaldi artistiko guztiak doanekoak izango dira, beraz nahi izanez gero animatzen zaituztegu bertara hurbildu eta hizkuntzalaritzaren ikuspegi berri bat ezagutzera.

No hay comentarios: