martes, 14 de octubre de 2008

"Vamos a leer" programa antolatua izan da Iruñean, irakurzaletasuna bultzatzeko


Irakaskuntzako taldeentzat zuzenduriko hitzaldiak antolatu dira egun hauetan Iruñean, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin.
Irakasleak eta adituak deituak izan dira parte hartzeko eta aldi berean euren esperientzia partaideekin konpartitzeko Gazteriaren etxean, urriaren 16 eta 17an.
Helburu nagusiena 12 urtez iraun duen “Vamos a leer” proiektuari buruzko esperientzia eta iritziak trukatzea da.
Aurten 8.500 ikasle eta irakasle azalduko direla espero dute, 190 ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko. Iniziatiba munizipal honen helburu nagusiena, haur hezkuntzatik batxilergora arteko ikasleei irakurketa bultzatzea.
“Vamos a leer” programa honetan inskribatuak diren eskola eta institu guztiek dohainik diren baliabideak erabiltzeko eta ekitaldietan parte hartzeko aukera daukate.

No hay comentarios: