lunes, 20 de octubre de 2008

JorGE OteIzAri HOmEnalDIa


Kaixo lagunok:

Gaurko honetan homenaldi kultural baten barri eman nahi dizuegu.

Jorge Oteiza, 1908ko urriak 21ean jaio zen Orion, baina bere obra garrantzitsuenak eta lan joratuenak Nafarroan egin zituen. XX.mendeko eskultore garrantzitsuenetakoa kontsideratua denaren 100.urteurrena denez, Iruñeako udalak homenaldi bat egitea erabaki du, eta gaurtik(urriak 20) abendurarte hainbat ekitaldi egongo dira.

Hasteko, gaur inaguratuko da Oteizaren eskulturekin betetako museoa, urrengo hilabeteetan hainbat artisten lanak erakutsiko dira, Oteizaren guztiez gain.
Iruñeako ziudadelako pabilioian ospatuko dira emanakdi gehienak, beraz hilabete guzti hauetan bertara gerturatzeko aukera duzuen guztioi joateko gomendatuko genizueke, interesgarria eta kulturalki aberasgarria izan bait daiteke.

miércoles, 15 de octubre de 2008

...EsPeKtAKuLuEN mUnDuA...


Kaixo lagunak:

Azken aldian idazten ari garen hildotik jarraituz udazkenean zehar IRUÑEAN ospatuko diren bi espektakulu ezberdinez berri eman nahi dizuegu.

Lehenik eta behin, ANIMATIC 08 izeneko espektakulu musikala aipatu nahi dugu, Civican (iruñea)ospatuko dena Urriaren 13tik 24ra bitarte.
Caja Navarraren kultur etxean ospatuko da, haurren liburutegian hain zuzen ere, egunero arratsaldeko 5tetatik aurrera.

Bigarrenik, Civican bertan ahozko narrazioei eskainitako gunea ere izango da, "la hora del cuento " izenarekin bataiatua. Haurrei eta gazteei eskainitako gunea izango da hau, haurren liburutegian pasaden Urriak 1etik, urrengo Abenduak 17rarte, arratsaldeko 6etan ipuin kontalari ezberdinak egongo dira adib:

- Urriak 22an: Morikixki beldurrez dabil--------Virginia Albira
- Urriak 29an: La Vaca Muskilda----------------Leyre Arraite
- ...
Emanaldi gehiagoren informazioa Nafarroa.es web gunean topatuko duzue. Sarrera guztiak doainekoak dira eta arratsalde ederrak pasatzeko aukera denez, ea baliagarri zaizuen informazio hau.

Eraikin munizipala eraikitzeko ideia lehiaketa



Errotxapeako eraikin munizipala eraikitzeko proiektua dela eta, ideia lehiaketa bat jarri du abian Iruñeako udaletxeak. Atzo arratsaldean Yolanda Barcina, Iruñeako alkatesa, auzo honetako bizilagunekin bildu zen Cardenal Ilundain-go eskolan. 50 bat lagun izan ziren jakinminez hara gerturatu zirenak.
Udaletxeko administrazio zerbitzuak auzoan bertan izateko aukera emango duela adierazi zuen Barcina-k. Tramiteak azkartu eta auzokideengatik eskurago egongo den zerbitzua bermatu nahi dute proiektu honen bidez. Lehiaketari dagozkion puntuak azaldu ez ezik azken urteetan burutu dituen proiektuak eta oraindik hasi ez direnaz ere hitz egin zien bizilagunei. Esaterako, jada eraikia dagoen igogailua edo 2009.urtean martxan jarriko den bidegorriaren proiektua, zeinak Sanduzelai eta Errotxapea auzoak lotuko dituen.

Nafarroa Oinezen 28.edizioa Iruñan ospatuko da igande honetan


Aurtengo Nafarroa Oinez, Iruñako lau auzotik pasako da.
Mendebaldean dagoen “ Jaso” ikastolatik abiatuta, Sanduzelai , Errotxapea eta Donibane zeharkatuak izango dira.
Aurten “Jaso” ikastolak 10.000 pertsonei ongi etorria ematea espero dute. Besta honen 28.edizioa zazpi kilometroko ibilaldiaz eta sei gunez osatua dago. Alde batetik, hirugarren gunea jazz musikari dedikatua izango da, bestalde
, laugarren gunean hainbat kontzertu eta hip-hop emanaldiak topatuko ditugu.
“Jaso” ikastolak bigarren aldiz antolatzen du Nafarroa Oinez. Lehen aldia 1999.urtea izan zen, baina eguraldi txarrarengatik, ekitaldi asko oztopatuak izan ziren eta aurten eraikuntza berrietan inbertitutako diruaren berreskuratzearen esperantza daukate.
Igande honetan 1500 laguntzaileek parte hartuko dute zerbitzuetan. Halaber, atelehenean eta igandean 500 pertsonek antolaketan eta garbiketan lagunduko dute.

martes, 14 de octubre de 2008

"Vamos a leer" programa antolatua izan da Iruñean, irakurzaletasuna bultzatzeko


Irakaskuntzako taldeentzat zuzenduriko hitzaldiak antolatu dira egun hauetan Iruñean, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin.
Irakasleak eta adituak deituak izan dira parte hartzeko eta aldi berean euren esperientzia partaideekin konpartitzeko Gazteriaren etxean, urriaren 16 eta 17an.
Helburu nagusiena 12 urtez iraun duen “Vamos a leer” proiektuari buruzko esperientzia eta iritziak trukatzea da.
Aurten 8.500 ikasle eta irakasle azalduko direla espero dute, 190 ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko. Iniziatiba munizipal honen helburu nagusiena, haur hezkuntzatik batxilergora arteko ikasleei irakurketa bultzatzea.
“Vamos a leer” programa honetan inskribatuak diren eskola eta institu guztiek dohainik diren baliabideak erabiltzeko eta ekitaldietan parte hartzeko aukera daukate.

lunes, 13 de octubre de 2008

GusTu EzbErdinAk, AgeNda EzbErdinAk


Kaixo lagunok:

Gaurko egunean ikus-entzuneko munduaren bi arlo ezberdinei erlazionatutako bi aktibitate ezberdinez hitz egingo dizuegu.
Lehenik eta behin, imaginaren mundua gustuko duenak, Iruñean, POTEMKIN aretoan leburmetrailen emanaldiak izango ditu Urriaren 2tik 30arte. Bertan zineasta berriek sortutako laburmetrailak ikusteko aukera izango da, nahi duenari agertzeko gonbidapena eskintzen digu.

Bestalde, musikaren mundua gustuko duenarentzan Nafarroako Unibertsitate Publikoan kontzertu ezberdinak esakiniko dira, guztiak doan eta nahi duenarentzat irekia. Kontzertuen ospalekua aularioko kafetegi nagusia izango da honako kontzertuak eskainiko dira:

2008/10/09 ------- The Uskis
2008/11/06 ------- El columpio asesino
2008/11/27 ------- Zura

Kontzertu guztiak gaueko 8:30etan hasiko dira eta interesgarria izango delakoan agertzea gomendatzen dizuegu.

viernes, 10 de octubre de 2008

AtArrAbiA , GaztEenTzat BiLguNe


Kaixo lagunok:

Gaurkoan musika ekitaldi batez hitz egingo dizuegu. Atarrabian izango da kontzertu hau. Atarrabia(villava gaztelaniaz) Nafarroako udalerri bat da, Iruñeatik gertu, itsasoaren mailatik 430m_tara kokatua eta 10000 biztanle inguru dituena.

Bertan gaur, urriak 10 ostirala, gazteentzat zuzendutako kontzertu batzuk ospatuko dira, zuzenean MAK, The Starlites eta Bolando Voys taldeek joko dute.

Kontzertuak gaueko 10:00tan hasiko dira eta giro zoragarria egongo dela agindu dute antolatzaileek, beraz, azaltzeko aukera duzuen guztiek ez dudatu eta zoazte kulturari bultzada bat emateaz gain atarrabia ezagutzera.